Bidelek Sarearen Showroom-a

Sare Elektriko Adimenduen erakusketa Euskadin.

showroom_detalle

Bisita Birtuala

Sarrera

Bidelek Sareaken showrooma erakusketa-areto bat da, Bidelek Sareak Sare Elektriko Adimendunaren erreplika baten benetako ekipamenduz hornitua. Erakusketa-areto hori Bidelek Sareak hedatzeko lan-taldeak sustatu du (Bidelek Sareak osatzen duten erakundeek eta proiektuan parte hartzen duten beste enpresa batzuek). Showroomean, beste enpresa elektriko, ekipamendu-ekoizle, administrazio eta tokiko edo nazioarteko beste erakunde batzuek sare elektrikoetara iristen ari diren berrikuntza guztiak ikusi ahal izango dituzte, bai eta horien aplikazioak eta sistema elektrikoak eta azken erabiltzaileek lortuko dituzten onurak ezagutu ere. Erakusketa horretan, gainera, Bidelek Sareak ekimenean parte hartzen duten sektoreko euskal enpresek sare elektrikoen alorrean duten gaitasun teknologikoa ikus daiteke.

Kokapena

Showrooma Derion dago, Bizkaiko Parke Teknologikoan, Tecnaliaren 700 eraikinean. BIDELEK proiektuak irauten duen bitartean egongo da erabilgarri, eta Tecnaliak berak kudeatuko du erabilera.

Cargando mapa ...

Cargando

Helburua

Enpresara bideratua dagoenez, erakusketaren diseinua eta edukiak sektore elektrikoko enpresetara, elkarteetara eta sektorearen garapenean, sustapenean eta erregulazioan parte hartzen duten erakunde publikoetara egokituta daude. Oraingoz bederen, aretoa bi sustatzaileek —EEE eta IBERDROLA— eta ekipamenduak showroomean erakusteko utzi dituzten enpresek eta ekipamenduak instalatzen, konfiguratzen eta martxan jartzen laguntzen ari den enpresa-multzoak erabiliko dute; hauek, hain zuzen: ARIADNA, ARTECHE, ELECNOR, GENERAL ELECTRIC, IBERICA DE APARELLAJES, INGETEAM, MESA, ORMAZABAL, PRONUTEC, SCHNEIDER, URIARTE SAFYBOX eta ZIV. Enpresek utzi dituzten ekipamenduak baliatuta egin dira konfigurazio desberdineko transformazio-zentroak, horien kontsumo elektrikoa neurtzeko sistemak eta sareko beste zenbait elementu, zeinak gainbegiratze- eta kontrol-sistemez horniturik baitaude, eta, horrenbestez, 'adimendun' gisa sailka baitaitezke.

Banaketa

Showroomean bi eremu bereiz daitezke:

  • Auditorioaren eremuak beirazko hormak ditu, videoball sistema bat dauka eta, halaber, zenbait kontrol-postu; horiek aukera ematen dute proiektuan parte hartzen duten erakundeen aurkezpenak ikusteko, bai eta aipatutako ekipamenduak eta konfigurazioak urrunetik kudeatzeko ere, horretarako SCADA sistema bat —espresuki proiektu honetarako egina— eta gainbegiratzeko zenbait sistemak baliatuta.
  • Erakusketaren eremuan, enpresek utzitako ekipamenduak daude instalaturik, haien artean behar bezala konektaturik, bai elektrikoki bai datuak trukatzeari dagokionez. Horri esker, Bidelek Sareak ekimena osatzen duten ekipamenduekin sarearen erreplika operatibo bat konfiguratu da.

Eskema honetan ikus daiteke showroomean aurkitu dezakegun ekipamenduaren konfigurazioa:

showroom_plano

Comments are closed.

BIDELEK - © 2013-2014