Zer dira?

redes_inteligentesGarraio- eta banaketa-sareak, azpiestazioek, eta elektrizitatea kontsumo-puntuetaraino eramaten duten zentroek osatzen dute elektrizitate-sarea.

Sare adimendunak edo smart gridak monitorizazio-teknologia modernoekin eta informazio- eta telekomunikazio-sistemekin konbinatzen dituzte elektrizitate-banaketako sareak, sistema horiek informazioa ematen baitiete elektrizitate-banaketako enpresei zein kontsumitzaileei.

EEEren INFOGRAFIA: http://www.eve.es/Aula-didactica/Infografias/Redes-electricas-inteligentes.aspx Sare adimendun bat martxan jartzeko, kontagailu adimendunak instalatu behar dira. Kontagailu adimendunak gai dira banaketa-sareko beste osagaiekin komunikatzeko, hau da, aukera ematen dute sarea modu adimendunean kudeatzeko. Kontagailu berri horiei esker, erabiltzaileek aukera dute tarifa-aldaketak arin egiteko, bai eta kontsumo-ereduari buruzko kontsultak egiteko ere, eta, hala, beren kontsumo-kudeaketa errazten da. Kontagailu horiek direla eta, irakurketa errealak baliatzen dira fakturatzeko, eta gorabeherak arinago kudea daitezke.

Kontagailu adimendunen instalazioak kontsumoaren informazio zehatza ikusteko aukera ematen dio erabiltzaileari, Iberdrola Distribución-en web-orrialdearen bitartez. → Sartu

Bestalde, transformazio-zentroetan instalatutako informazio- eta kontrol-gailuen bitartez, elektrizitatea banatzen duten enpresek arinago identifikatu eta konpondu ahal izango dituzte haietan gertatzen diren arazo teknikoak.

Comments are closed.

BIDELEK - © 2013-2014