Helburua

bidelek

Bidelek Sareak Eusko Jaurlaritzaren —Energiaren Euskal Erakundearen bitartez— eta Iberdrola Distribución Eléctricaren ekimen bat da, hiri- eta landa-eremuetan sare adimendunak hedatzea du helburu, elektrizitate-horniduraren eraginkortasuna eta segurtasuna areagotzeko.
Sare hauen erronka nagusia da sistema malguago, sendoago eta seguruago bat garatzea, onuragarri izango dena bai elektrizitate-banaketa egiten duenarentzat bai erabiltzaileentzat.
Hala bada, Bidelek Sareak ekimenak sare adimendun bat hedatu nahi du, nazioarteko erreferentzia izateko helburuarekin eta munduko edozein tokitan hedatzeko gaitasunarekin. Proiektuaren bidez, Euskadiren ahalmen ekintzailea indartzen da eta elektrizitatearen sektoreko gure enpresa-sarearen jakintza eta esperientzia sustatzen dira estatuan eta nazioartean.

Comments are closed.

BIDELEK - © 2013-2014