Lana sortzea

empleoSare adimendunen hedapenak barne-produktu gordina gehitzea eta enplegu-sorkuntza eragingo ditu.

Sare adimendun edo smart grid horiek garapen profesionaleko osagai garrantzitsu bat dute. Izan ere, inbertsio-aukera berriak zabaltzen dituzte, bai gaur egun elektrizitatearen eta komunikabideen sektoreetan lan egiten duten pertsonentzat, bai etorkizunean sektore horietan lan egingo dutenentzat, zuzeneko eta zeharkako lanpostuak sortuko baitituzte.

Ekipo elektrikoak eta komunikaziorako ekipoak egiten dituzten fabrikatzaileen jardun-eremuetan sortuko dira zuzeneko lanpostuak, bai eta muntaiaren, instalazioaren, eta ondorengo mantentze-lanen eremuetan ere.

Horrez gain, lanpostu berriak sortuko dira sektore elektrikoko enpresetan, azpiegitura berriak eta horien kontsumoak denbora errealean eta une oro kudeatzeko.

Sortuko diren zeharkako enpleguei dagokienez, azpimarratu behar da negozio-eredu berriak sortuko direla, adibidez energia kudeatzeko enpresak, eta teknologia eta soluzioen zeharkako hornitzaileen jarduera areagotuko dela.

Comments are closed.

BIDELEK - © 2013-2014