Hedapena

bilbao_torre_iberdrolaSare adimendun hau hedatzeko, ekintza hauek gauzatuko dira:
I. Kontagailu adimendunak
Hiri-eremuetan, kontagailu adimendunak jarriko dira oraingo kontagailuen ordez; 410.000 biztanleri emango zaie zerbitzu hori Bilbon eta Portugaleten.

II. Transformazio-zentro adimendunak
Hiri-eremuetan, telekudeaketa-, gainbegiratze- eta automatizazio-zerbitzuez konfiguratuko dira transformazio-zentro guztiak.

III. Diseinu berriko azpiestazio elektrikoak
Landa-eremuetan, azpiestazio adimendun berriak ezartzea da helburu nagusia; hala, Aulesti eta Lekeitio-Gardata udalerrietan, sarrera modular eta trinkoak ezarriko dira, eta Ondarroan, berriz, azpiestazio eta sare adimendun berriak.

IV. Sorkuntza banatuaren integrazioa
Erdi-tentsioko baterako sorkuntzako instalazioak, eta behe-tentsioko sorkuntzako instalazioak integratuko dira sarean.

V. Sistemak eta zerbitzuak garatzea eta martxan jartzea
Horiei esker, sarea eraginkorra izango da eta erabiltzaileak informazio-tresnak baliatuko ditu bere kontsumoa hobeto kudeatzeko.

Informazio-tresnen artean, BIDELEK SAREAK webgunea dago, erabiltzaileari aukera emango diona bere kontsumoak ezagutzeko eta hobetzeko.

2014. urtean, Bidelek ekimenaren hasierako irismena zabaldu da, Lea-Artibain sare adimendun bat instalatuz. Horrek aukera ematen du euskal fabrikatzaileek garatu duten teknologia eremu sakabanatuetan balioztatzeko.

Comments are closed.

BIDELEK - © 2013-2014