Onurak

Sare adimendunak onuragarriak dira proiektu honetan parte hartzen duten partaide guztientzat, hasi kontsumitzaileetatik eta energia-sortzaileetaraino.
Erabiltzaileentzako onurak

  • Elektrizitate-horniduraren kalitatea hobetuko da.
  • Kontsumitzaileek beren kontsumoen eta fakturen kudeaketa eraginkorragoa lortuko dute.
  • Fakturazioa irakurketa errealen bidez egingo da beti.
  • Gorabeherei hobeto erantzutea erraztuko da.
  • Elektrizitate-kontratuen kondizio-aldaketak arinago egingo dira.

Ingurune ekonomikorako eta gizarterako onurak

  • Instalazioetako eta eragiketetako segurtasuna hobetuko da.
  • Aurrerapausoak emango dira energia berriztagarrietan, energia-instalazio txikietan eta ibilgailu elektrikoetan.
  • Mundu-mailan erreferente den proiektu berritzaile bat sustatuko da, aukera emango duena gure teknologia merkatu nazionalean eta nazioartean ezartzeko.
  • Energia-azpiegituretan inbertsioak eragingo dira, bai eta haiekin lotutako jarduera ekonomikoak ere.
  • CO2-emisioak murriztuko dira, energia-eraginkortasunaren hobekuntzaren ondorioz.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-zentro berriak sortzeko aukera emango da.
  • Aurrerapausoak industriako beste sektore batzuetara zabalduko dira (automobilgintza, energia berriztagarriak, IKTak, etxetresna elektrikoak, eta abar).

Elektrizitatearen banaketa-sistemarako onurak

  • Aurrerapausoak emango dira elektrizitate-kontagailuak aldatzeko araudian.
  • Zerbitzuaren kalitatea hobetuko da, eta sareko galerak murriztuko dira.
  • Sareak modu aktibo eta eraginkorrean funtzionatuko du.

Comments are closed.

BIDELEK - © 2013-2014