Gaur Egun

BIDELEK SAREAK PROIEKTUAREN IRISMENAREN HEDAPENA

BIDELEK SAREAK PROIEKTUAREN IRISMENAREN HEDAPENA

Bidelek ekimenaren hasierako irismenaren hedapena zabalduko da, landa-eremuan sare adimendun integral bat instalatuta. Instalazio hori tentsio-maila guztietan egingo da, hasi kontagailu adimendunetatik hiru azpiestazioetaraino, transformazio-zentroetatik igarota.

Lea-Artibai eremua aukeratu da; landa-eremu bat da, eta, Bilbo eta Portugalete baino sakabanatuagoa denez, hainbat teknologia-mota instalatu beharko dira nahitaez.

Hala bada, hedapen horri esker, euskal fabrikatzaileek berek garatutako teknologia eremu sakabanatuan balioztatzeko aukera izango dute, eta horrek lehiatzeko abantaila handia emango die.

Hedatze hori Lea-Artibaiko landa-eremuko hamahiru udalerri hauetan gauzatuko da:

 -  Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi, Gerrikaitz, Mutriku, Ondarroa.

apirila 3, 2014
Posted by admin
Comments Off

Comments are closed.

BIDELEK - © 2013-2014