Gaur Egun

Bidelek proiektuak sare adimenduen hedapenarekin jarraitzen du

Bidelek proiektuak sare adimenduen hedapenarekin jarraitzen du

EnergiBasque teknologia-estrategiaren barruan, zazpi teknologia lehenetsi dira, gure industriaren, teknologiaren eta ikerketaren indarguneak kontuan izanik. Energia elektrikoaren garraioaren eta banaketaren arloan, sare adimendunak edo smart gridak aukeratu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko energia elektrikoaren sektorea erreferente izan dadin nazioartean. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa EEEren eta Iberdrolaren arteko ereduzko proiektu publiko-pribatu batean gauzatu da: Bidelek Sareak.

Bidelek ekimenaren helburua da Bilbon, Portugaleten eta Lea Artibain sare adimendunak hedatzea. 2011. urtean hasi zen zabalkundea eta 2014. urtearen bukaeran amaituko da. 2013. urtearen bukaeran, jada 200.000 kontagailu adimendun zeuden, teknologia aurreratuak ezarriak zeuden 850 transformazio-zentrotan eta azpiestazio elektriko bat berritu zen. Bideleken helburuetako bat nazioartean zabaltzea denez, sare adimendunen sektoreko Europako biltzarretan parte hartzen ari da. Proiektua hobeto ezagutarazteko, sare adimendun txiki bat jarri da Bideleken; showroom hori proiektuan baliatutako teknologiak erakusteko areto bat da, eta benetako makinez eta enpresa ekoizleek utzitako ekipamenduz hornitua dago.

EEErentzat, sare adimendunen helburu nagusia da, erabiltzaileen ikuspuntutik, norberak aukera izatea bere kontsumoa kudeatzeko; horretarako, web-atari baten diseinua amaitzen ari dira. Web-atari horrek informazioa emango die erabiltzaileei, eta, bide batez, zenbait aholku emango dizkie modu eraginkorragoan kontsumitu dezaten.

 

otsaila 5, 2014
Posted by admin
Comments Off

Comments are closed.

BIDELEK - © 2013-2014