Gaur Egun

140.000 kontagailu adimendu elektroniko ezarri dira Euskadin Bidelek Sareak proiektuaren barnean

140.000 kontagailu adimendu elektroniko ezarri dira Euskadin Bidelek Sareak proiektuaren barnean

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean inauguratu du sare elektriko adimendunei buruzko erakusketa bat, euskal energia-sektorearen gaitasun teknologikoaren ahalmenaren erakusgarri.

  • Bidelek Sareak proiektua Eusko Jaurlaritzaren eta Iberdrolaren ekimen bat da. Hiru urtean, 60 milioi euroko inbertsioa egingo da Bilboko eta Portugaleteko sare elektrikoak berritzeko eta sare adimendun bihurtzeko.
  • Lehendakariak gaur inauguratu du Bidelek Sareaken showrooma edo erakusketa-aretoa. Aukera hori baliatuko dute sektoreko beste enpresa batzuei, teknologia-fabrikatzaileei, administrazioei eta estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuei erakusteko zer teknologia-berrikuntza ari diren egiten sare elektrikoan. Sistema elektrikoari eta azken erabiltzaileari dagokionez euskal energia-sektoreak duen gaitasun teknologikoaren aplikazioak eta horien onurak ezagutarazi nahi dira.
  • Sare elektriko adimendunak ohiko sistemen eta azken belaunaldiko telekomunikazio-teknologien konbinazioa dira; teknologia berri horiek aukera ematen dute sareak hobeto kudeatzeko, energiaren erabilera optimizatzeko, galerak murrizteko, eta energia berriztagarriak eta ibilgailu elektrikoa modu eraginkorragoan integratzeko.
  • Europako jarraibideek telekudeaketaren ezarpenari buruz zegokiena betetzeko sortu zen Bidelek proiektua, eta, elektrizitate-kontagailuak ez ezik, banaketa-sare osoa berrituko da. Horrenbestez, munduko sare adimendun aurreratuenetariko bat izango du Euskadik.
  • Sare adimendunen ezarpena dela eta, Iberdrola Distribución Eléctricak hainbat kontratu esleitu ditu fabrikatzaile eta hornitzaileen artean azken urte hauetan; 300 milioi euro guztira. Enpresa horietako asko Euskal Herrikoak dira, eta negozio-aukera berri hori bultzada bat izango da enpresa horiek goi-teknologiako eta etorkizun handiko kanpoko merkatura irteteko.

Derion, 2013ko maiatzak 22an

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburuak, eta Jose Luis San Pedro Iberdrolako zuzendari exekutiboak Euskadiko sare elektriko adimendunen teknologiari eta diseinuari buruzko erakusketa bat inauguratu dute gaur goizean. Erakusketa TECNALIAren instalazioetan dago, Bizkaiko Parke Teknologikoan, eta izaera teknologiko-enpresariala du. Bidelek Sareak proiektuaren barnean sartzen da, zeina Eusko Jaurlaritzak —EEEren bitartez— eta Iberdrola Distribución Eléctricak sortu baitzuten Bilboko eta Portugaleteko elektrizitatearen banaketa-sareak berritzeko; 60 milioi euro inbertituko dira.

Erakusketaren helburu nagusia da Bidelek Sareak proiektua ezagutzera ematea; horretarako, areto horretan eta benetako teknologia erabiliz, XXI. mendeko benetako sare adimendun batek nola funtzionatzen duen erakusten dute.

Euskadiko sare adimendunen showroom berri horretan, sektoreko beste enpresa batzuei, teknologia-fabrikatzailei, administrazioei eta estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuei erakutsiko zaie zer teknologia-berrikuntza ari diren egiten sare elektrikoan. Sistema elektrikoari eta azken erabiltzaileari dagokionez euskal energia-sektoreak duen gaitasun teknologikoaren aplikazioak eta horien onurak ezagutarazi nahi dira.

“Euskadi lan bikaina egiten ari da, enpresekin elkarlanean, mundu-mailan sare adimendunen garapenean buru izateko”, Iñigo Urkullu lehendakariak inaugurazioan adierazi duen bezala.

Bestetik, Iberdrolako zuzendari exekutiboaren esanean, “ekimen hau gure lurraldearekiko dugun konpromisoaren erakusgarri da; efektu eragilea izan nahi dugu Euskadiko enpresa-sarean, eta kasu honetan sare adimendunetan, esperientziaren abantaila izan dezaten mundu-mailan milaka milioiko inbertsioak aurreikusten diren merkatu berri horretan”.

Bidelek Sareak proiektua
Bidelek Sareak proiektua partaidetza publiko-pribatuko ekimen bat da, eta Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrola Distribución Eléctricak apustu egin dute Bilboko eta Portugaleteko sare elektrikoak sare digital adimendunak bihurtzeko. Lanak egiteko, 60 milioi euroko inbertsioa egin da, eta espero da 2014. urtean bukatzea.

Orain arte, 140.000 kontagailu ordeztu dira, eta adimen-maila desberdineko 640 transformazio-zentro berritu. Zentro berri horiek telekudeaketa-, gainbegiratze- eta automatizazio-zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Guztira, 230.000 ohiko elektrizitate-kontagailu aldatu nahi dira Bilbon eta Portugaleten, eta, haien ordez, teknologia digitaleko beste batzuk jarri. Horrez gain, 1.000 transformazio-zentro adimendun egokituko dira, telekudeaketa-, gainbegiratze- eta automatizazio-zerbitzuak izango dituztenak, bai eta azpiestazio elektrikoak egokitu ere Ondarruko, Lekeitioko eta Aulestiko landa-eremuetan.

Horretarako, euskal enpresek garatutako teknologia berriak ezartzen ari dira, zeinek aukera emango baitute elektrizitate-hornidura eraginkorragoa eta seguruagoa izateko, eta azkarrago erantzuteko gorabeherak daudenean. Bidelek Sareak ekimenaren helburuetariko bat da erreferente teknologiko izatea mundu-mailan, eta bultzada eragitea energiaren sektoreko enpresei eta azpiegiturei.

Europako jarraibideek telekudeaketaren ezarpenari buruz zegokiena betetzeko sortu zen Bidelek proiektua, eta, elektrizitate-kontagailuak ez ezik, banaketa-sare osoa berrituko da. Horrenbestez, munduko sare adimendun aurreratuenetariko bat izango du Euskadik.

Sare adimenduak
Sare adimendunek teknologikoki hobekuntza nabarmen bat suposatzen dute gaur egungo sare elektrikoetan. Sare hauetan teknologia digital berriak ezartzen dira, bai gainbegiratzea ahalbidetzeko, bai informazio mailan eta baita telekomunikazio mailan ere. Sare berri hauek ohiko sareak eta komunikazio sistema aurreratuak batzen dituzte, honela sarea kudeatzen dituztenek informazio zehatza eta denbora errealean jaso ahal izango dute, kontsumoak eta sarearen gertaerak ikusteko aukera emango die.

Sare elektriko adimendunak hobekuntza teknologikoa dira gaur egungo banaketa-sareetarako, gainbegiratzeko, informazioa eskuratzeko eta telekomunikazioetarako teknologia digitalez hornituta baitaude. Sare berri horiek ohiko azpiegiturak komunikazio-sistema aurreratuekin konbinatzen dituzte, eta, horri esker, sare-kudeatzaileek une oro dute kontsumoei, sareko kargei edo gorabeherei buruzko informazio zehatza, xehatua eta denbora errealean. Sare adimendunei esker lortzen den informazioa eta prestazio berriak direla eta, horniduraren kalitatea hobetuko da, energiaren erabilera optimizatu ahal izango da, galerak gutxituko dira eta modu eraginkorragoan integratuko da banaketa elektrikoa, adibidez iturri berriztagarrien eskala txikiko ekoizpen-puntuak, eta, halaber, pixkanaka integratuko da sisteman ibilgailu elektrikoa.

Dibertsifikazio adimendua ahalbidetzeko estrategia
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko sare elektriko adimendunak garatzeko egindako apustua energiaren sektoreko garapen teknologikoa sustatzeko bultzatutako 2020ko Euskal Energiaren Estrategian kokatu behar da. Horren helburua da teknologia oso eraginkorrak ezartzea, eta, aldi berean, kualifikazio handiko industria teknologikoak sendotzea Euskal Herrian, garapen teknologiko berriak bultzatzea merkatu berrietara zabaltzeko.

Hala bada, sare elektriko adimendunak lehentasunezko jarduera-eremua dira, eta, une honetan, industria teknologiko erabat garatua dugu Euskadin. Teknologia garatzeko eta ekoizteko enpresa horiek balio erantsi handia ematen dieten beren produktu eta zerbitzuei, eta gaitasuna eta lidergoa dute lehiatzeko eta arlo horretan nazioarteko erreferentzia izateko.

Espezializazio horri adimendun deritzo hazteko aukera duten arloetara bideratzen delako ahalegina, sinergia berriak sortzeko, merkatu berriak esploratzeko, eta aberastasuna eta lana sortzeko Euskadin.

abendua 3, 2013
Posted by admin
Comments Off

Comments are closed.

BIDELEK - © 2013-2014